Uztailean bezala, udaletxeko harrera lekuz aldatuta egongo da abuztuan ere. Areto Nagusian egongo da, bigarren pisuan. Izan ere, ohiko lekuan Herritarren Harrera Zerbitzua jartzeko lanak egiten ari dira. Abuztuan, harrera goizez bakarrik egongo da zabalik: 09:00etatik 13:00etara. Arratsaldez joan nahi duenak, uztaileko azken egunak aprobetxatu beharko ditu: 09:00-13:00 eta 15:00-20:00.