Agerraldia egingo dute gaur, Gipuzkoako preso gaixoen eskubideen aldeko herri plataformek. Donostiako San Sebastian hotelean izango da, 11:30etan, eta datorren asterako mobilizazio bat deituko dute Donostian, Ibon Fernandez, Gari Arruarte eta Aitzol Gogortza preso gaixoen eskubideak aldarrikatzeko.