Gardentasun Legea nola aplikatuko duen galdetu dio H1!ek Udalari

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 28a, 02:00

Hamaikabatek Udal Gobernuari esan dio «ez dagoela partehartzerik informaziorik gabe». Gardentasun legea abenduan sartuko da indarrean.

Prentsa Ohar bidez, H1! alder­diak azaldu du Garden­tasun Legea 2013ko abenduan onartu zela, baina ez dela indarrean sar­tuko bere oso­tasunean 2014ko abendura arte. Horre­gatik, «esandakoa nola beteko duen galdetu» dio Udal Gober­nuari. H1!en iritziz, «udalak he­rritarren esku jarri behar du informazioa, eta ez du he­rritarren eskaeren zain egon behar». Web orria horretarako baliabide ona dela dio H1!ek, baina «iragarki taula batean bihurtu» dela eta «Erabakiak eta Aktak atala tamalgarria» de­la dio. «Ez dago partehar­tzerik informa­ziorik ez ba­dago. Herritarren esku jarri behar da infor­mazioa: zein enpresa kontra­tazen diren, zein diru­laguntza ematen diren...».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!