Axketa Mendi Taldeak ekintza ugari antolatzen jarraitzen du. Horretarako, asteartero bilduko dira Kontrakantxa gaztetxean, 20:30etan. Aste honetan, beste bi zita dauzkate: ostegunean, bokadiloak jan eta Txindokiko argazkiak eta Mendia Xtreme dokumentala ikustea; eta larunbatean, Axketa mendira irteera.