Lehengo ostiralean Hernanin izan ziren Ekologistak Martxan taldeak antolatutako bizikleta martxako kideak. Plentziatik Donostiarako martxa egin dute, uztailaren 11tik 27ra, frackingaren kontrako aldarrikapena egin eta jasangarriak diren proposamenak plazaratzeko. Hernanitik pasatzean, udal ordezkariek harrera egin zieten Plazan.