Lepo bete zen atzokoan Milagrosa, Ozenki abesbatzak eta Vigotik etorritako Amadeus abesbatzak eskainitako kontzertuaz gozatzeko. Esker hitzak eskaini zizkioten elkarri bi koruek: gonbidatuak katalanez aurkeztu zituen Ozenkik, eta Amadeusek eskerrak eman zituen «etxean bezala sentiarazteagatik». Ondoren, 18 obra entzun ziren; euskaldunak batzuk, galiziarrak beste batzuk, eta atlantikoaren bestaldekoak dezente: Kuba, Argentina, Kolonbia, Mexiko... Abeslariak gustora gelditu ziren, eta publikoa are gehiago, txalo zaparradek hala adierazi zuten behintzat. Datorren ikasturtean, Ozenki joango da bisitan Vigora.