Izenematea zabalik, postregintza ikastarorako

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 28a, 02:00

Hernaniko Udalak eta Lanbidek Postregintza ikastaroa antolatu dute urriaren 6tik otsailaren 20ra arte, eta gaur irekiko da izenematea. 70 pertsona apuntatzean itxiko da zerrenda.

Postregintza ikastaroa antolatu dute Hernaniko Udalak eta Lanbidek, datorren ikasturterako. Ikastaroa egin eta gainditzen dutenek pos­tregintzako profesional­ta­sun ziurtagiria lortuko dute.

420 orduko ikastaroa
Ikastaroa urriaren 6an hasi eta otsailaren 20an bukatuko da. Transpacarreko sukaldean (Latsunbe 44) emango da, astelehenetik ostiralera, 09:15etatik 14:15etara.
Guztira, 7 gai landuko dira: postregintzako eskaintzak, barne-hornikuntza eta kon­tsu­moen kontrola;  postregin­tza­ko ore eta pastel elabora­zioa; postregintzako elabora­zio osagarriak; orez eta pastaz egindako produktuen elabora­zio eta aurkezpena; sukaldeko postreen elaborazio eta aur­kezpena; helatuen elaborazioa eta aurkezpena; eta osta­laritzako segurtasuna, higie­nea eta ingurumena.
Ikastaroa bukatzean, 80 orduko praktikak egingo dira sektoreko enpresetan.
Hau guztia eginda, profe­sionaltasun ziurtagiria lortu­ko dute ikasleek.

70 pertsonentzako lekua
Izenematea gaur irekiko da, eta lehenengo 70 pertsonek izango dute lekua. Izena emateko Derrigorrezko Biga­rren Hezkuntzako gradu­atu-titulua edo parekoa eduki be­har da.
Internet bidez eman behar da izena: www.lanbide.net. Baina internet ez dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek Enplegu Gunera jo dezakete (Karobieta 63), edo telefonoz deitu: 943 55 18 08 edo 943 57 54 24.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!