Festak ere noizbait bukatu egiten direla, eta gaurkoa da Santio Jaietako azken eguna, bai Aranon eta bai Astigarragan. Hala ere, oraindik dozenaka ekitaldiz gozatzeko aukera izango du egun osoan zehar oraindik gogoa eta animoa duenak, atzoko arkume, gazta eta sagardo probaketen ondoren.
Izan ere, atzokoan paregabeko giroa izan zen Astigarragan, idi deman eta sagardo probaketan. Lehia oso polita izan zen, eta gertu ibili ziren hirurak 1.700 kiloko harriarekin. Azkenean, Oreretako Jexux Matxainen idi pareak irabazi zuen 60 plazarekin; Bermeoko Rafael Alegriak 59 plaza, 4 zinta eta metro bat egin zituen; eta Ezkio-Itsasoko Axier Zubillagak, Igeldok, 56 plaza eta 2 zinta. Arratsaldean ere jende asko gerturatu zen herri kirolak ikustera.
Aranon ere giro ederra sortu zen arkume jatean.
ARANON, GAUR:
11:00 Jubilatuentzat hamaiketakoa.
12:00 pelota partidua: Apezetxea-Altsua/Apezetxea-Loiarte.
14:00 Jubilatuen bazkaria.
17:00 Ume jolasak eta kARANOkea.
18:30 Txokolatada.
19:00 Arno ganadutegiko azindak.
23:00 Tximeleta taldea eta festen bukaera.
ASTIGARRAGAN, GAUR:
07:00 Barrene herrikoia.
10:30 Igel txapelketa herrikoia.
11:00 Patata tortilla lehiaketa.
12:30 Gure musikari haundiak. 8 musikari zuzenean eta 5 erraldoi.
13:45 Terrassako Bastoners dantza taldea.
14:00 Bazkari herrikoia.
16:30 Pala eta pelota jaialdia.
18:00 Little Big Man. Esketx barregarriak, erdi txotxongilo erdi gizonarekin.
19:30 Jon Urbieta DJa.
22:30 Diables Vacarisses.
23:30 III.Astigarragako Film Laburren lehiaketa.