Denboraldiko azken proban hartuko du parte gaur Urko Senperena txirrindulari astigartarrak. 70km-tako ibilbidea egingo du, Iraetatik Aizarna-Etumeta gainera, Azpeitiako XXXIV. San Inazio Sarian. Helburua izango da lehengo larunbateko emaitza onak berdintzea. Izan ere, Ordiziko Txapel-Gorri proban 12garren egin zuen Senperenak, 79 txirrindulariren artean, Abaltzisketarako igoeran karrerako buru ibili ondoren, Xabier Gozalorekin batean.