Donosti Cup txapelketako finalerako faseetan kieto, Mundarro

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 26a, 02:00

Mundarro futbol klubeko mutilen lau taldeek lan ederra egin dute Donosti Cup txapelketan. Denak iritsi dira finalerako faseetara. Hala ere, ezin izan dute finalera pasa. B-13 mailan, final zortzirenetan gelditu da Mundarro, Tolosaren aurka 7-8 galduta. B-14 mailan, finalaurdenetan, Lerinesen aurka galduta. B-15 kategorian ere final zortzirenetan gelditu da, Montroig-en kontra galduta. Eta B-19 mailan, finalerako faseko lehenengo txandan, Castellonen aurka penaltietara galduta. Hala ere, lan bikaian egin du klubak, eta azpimarratu dute talde guztien, jokalarien eta teknikoen jarrera ona.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!