Iñaki Esnal omenduko dute, 30 urteko ibilbidea eta gero

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 25a, 02:00

CD Hernani pelota taldeak omenduko du larunbatean. Buruntzaldea Txapelketako finalak jokatuko dira, aurretik.

Zazpi urterekin jantzi zen zu­riz, aurreneko aldiz, Iñaki Es­nal pelotari hernaniarra. 30 urte luzez aritu da pelotari gisa, eta egindako ibilbidea eta ekarpena eskertu nahi dio CD Hernani pelota taldeak. La­runbatean omenaldia egingo diote, Bu­runtzaldea Txapelketako finalak jokatu ostean.
Urumea ikastolan hasi zuen pelotari ibilbidea Es­na­lek. Benjamin mailan hasi zen CD Hernaniko pelota eskolan. Martin izan zuen entrenatzaile, eta 23 urte egin zituen bertan, pelota ofizio bilakatu zuen arte. 1998ko apirilaren 18an debutatu zuen profesional modura, Besagain enpresarekin. Zortzi urte egin zituen profesionaletan, maila oso onean. 363 partidu jokatu zituen, eta 10 txapel lortu zituen; aipatzekoa, 2garren mailako bi bitakoa. Askoren gogoan geratu diren partiduak dira, baita ere, Hernanin jokatutakoak: Fer­nan­do Goñi, Iñaki Esain, Iñigo Pascual edo Rairekin.
Eta historiara pasa da, bai­ta ere, Esnal izan zela au­rrene­ko pelotaria sake errestoa airez egiten. Gerora Iru­jok arrakasta haundiz garatu duen teknika.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!