Hernaniko kiroldegiko frontoian pelotazaleentzako bi zita garrantzitsu izango dira gaur. Batetik, IV. Buruntzaldeako Txapelketako finalak jokatuko dira, 16:00etan hasita, kadete, jubenil eta senior mailan. Bestetik, Iñaki Esnal pelotari hernaniarrari omenaldia egingo zaio. 30 urteko ibilbideari, gaurko partiduarekin emango dio amaiera Esnalek.
Hernaniarrak finalean gaur, Buruntzaldeako Txapelketan
Hilaren hasieran abiatu zen IV. Buruntzaldeako Txapelketa. Bertan, 48 pelotari aritu dira lehian, eta gaurko finaleraino iritsi dira hernaniarrak. Astelehenean eta asteazkenean jokatutako finalerdietan, hauek izan ziren emaitzak: kadeteetan, Oiarzabal-Lazkano 22/Ezeiza-Gorostidi 19; eta Aranguren-Aranberri 22/ Aristi-Zenekorta 5; seniorretan, Loidi-Gurutzalde 22/Urkizu-Lizeaga 12; eta Esnal-Altuna 22/ Galarraga-Mujika 8.
Gaur, berriz, nor baino nor ariko dira, kadeteetan, Aranguren-Aranbarri/ Oiarzabal-Lazkano; jubeniletan, Maiz-Arberas/Cisneros-Arzallus; eta seniorretan, Loidi-Gurutzalde/Esnal-Altuna.
Esnali omenaldia
Partiduak bukatuta, Iñaki Esnal omenduko dute. Pelotari hernaniarrak gaurkoa du azken partidua, eta CD Hernanik eskertu egin nahi dio urte guzti hauetako ibilbidea. Hernaniar guztiei azaltzeko deia ere luzatu die klubak.