Oraingoan bai, hasi dira festak!

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 25a, 02:00

Atzo bota zituzten txupinazoak Astigarragan eta Aranon, Santio jaiei hasiera ofiziala emanez. Igandera arte, egitarauak bete-bete dituzte.

Gaurkoa da Santio eguna, festetako egun garrantzitsuenetako bat. Baina txupinazo ofiziala atzo bota zuten, bai Astigarragan eta bai Aranon.
Aranon, itxaferoa bota bezain pronto bonba japonesak eta buruhaundiak askatu zituzten, eta artisau azoka ireki zen gero. Iluntzean, berriz, tortilla, sagardo eta beste hainbat produktu goxo probatzeko aukera izan zen. Eguna mus txapelketarekin bukatu zuten.
Astigarragan, berriz, bi txupinazo izan zituzten; haurrena eguerdian, eta ofiziala arratsaldean. Egunaren ha­sie­ratik nabaria zen, ordea, festa giroa. Galtzaur jubilatu etxean, adibidez, toka txapelketa egin zen; 9 bikotek hartu zuten parte, eta Serafin eta Ciriacok  irabazi zuten, 9 aldiz jota. Herri bazkariak ere egin zituzten atzo. Arratsaldean, berriz, Hernaniko Akelarrea joan zitzaien bixitan.
Gaurtik igandera bitartean beste dozenaka ekitaldi izango dira bi herrietan.

Astigarragako Santioetako argazkiak

Aranoko Santioetako argazkiak

ASTIGARRAGAN, GAUR:
07:00 Aulki jokoa eta txokolatada, Hernaniko dultzaineroekin.
09:30 Txistularien diana.
10:00 Haurrentzako VII. txirrindularitza proba.
11:00 Meza Nagusia Santiomendin.
12:30 Udalbatzaren soka-dantza.
13:00 The Mckensey’s clan band.
18:00 Astigarren dantza emanaldia frontoian.
18:30 Artexivú: perkusioa eta dantza
afrinakarrak Sagardo plazan.
19:30 Santa Ana egunerako idien pisatzea Foru plazan.
20:00 Pasai txaranga.
20:00 Sokamuturra txikia Foru plazan.
20:00 Hileko azken ostiraleko kon­tzentrazioa eta barrikotea txosnan.
23:00 Laiotz, Joseba Barandiaran plazan.
23:00 Sahats Soul, Pablo Hassel, Indeseable eta Meltdown txosnan.
23:45 Larrain dantza Foru Plazan.

ARANON, GAUR:
12:00 Arano-Goizueta arteko pelota partidua: Huizi-Lizeaga/Apezetxea-Narbarte.
17:00 Herri kirolak. Aizkoran: Ruben Saralegi eta Ander Erasun. Harriarekin: Izeta II.
19:00 Bertso saioa: Julio Soto, Unai Agirre, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzerekin. Gai-jartzailea: Aritz Zerain.
21:00 Trikiti festa Izer eta Alabierrekin.
22:00 Afari herrikoia, bakoitzak berea moldatuta.
22:00 Ilargipeko zinea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!