Belarriak goxatu eta doinu berriak ezagutzeko aukera izango da larunbat honetan, iluntzeko 20:00etan hasita, Milagrosan. Ozenki abesbatzak eta Vigotik etorritako Amadeus abesbatzak kontzertua eskainiko dute.
Etxekoak hasiko dira, 4 piezarekin. Gonbidatuek kantatuko dute segidan; 13 kantu. Bukatzeko, bi abesbatzak elkarrekin ariko dira.
Klasikoa, sakroa, folklorikoa eta Erdi Arokoa, aukeran
Vigoko Amadeus abesbatzak hainbat ahotsetara kantatzen du. 2002an sortutako korua da, Vigoko Amadeus musika eskolan, baina gaur egun erabat independentea da. Norma Echeverría-Cordova da zuzendaria, eta 52 abeslarik hartzen dute parte bertan.
Denetik abesten dute, eta larunbatean aukera izango da entzuteko musika sakroa, klasikoa, Galiziako folklorekoa, Erdi Arokoa eta hainbat herrialdetakoa.
KONTZERTUKO PROGRAMA:
Ozenki
l A tu lado.
l Lore bat zauri bat.
l 20 años.
l Segalaria.
Amadeus
l La Cabaña (Herrikoia-Kolonbia).
l El Yumurí.
l Os TeusOllos.
l Cañaveral (Herrikoia-Argentina).
l Prende, salgueriño, prende.
l Si llego a besarte (Boleroa-Kuba).
l Se Equivocó la Paloma.
l Alma, Corazón y Vida (Vals Criollo).
l No Niño novo do Vento.
l Esta Tierra.
l Zarzuela ‘Don Gil de Alcalá’ (Las Mañanitas).
l La Bamba (Herrikoia-Mexiko).
l Lela.
Amadeus eta Ozenki
l Nerea izango zen.