Hernaniko preso eta iheslari politikoen senideek dei egin diete hernaniarrei gaurko kontzentrazioan parte hartzeko: «Gizarte osoari jakinarazi nahi diogu gure senide presoen eskubideak behin eta berriro urratzen direla, eta horregatik, mugitu egin behar dugula». Kontzentrazioa iluntzeko 20:00etan izango da, Plazan, Gaixotasun larriak dituzten presoak etxera lelopean.