Behera egiten segitu du langabetu kopuruak, Aste Santutik ekainera bitartean

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 25a, 02:00

1.311 langabetu zeuden ekaina bukatzean Hernanin, maiatzean baino 80 gutxiago. Aste Santuan hasi zen behera egiten langabetu kopurua, eta horrela jarraitu du udara hasierara arte, bai Hernanin, eta baita Gipuzkoa osoan ere.

Ekainean, normalean, behera egiten du langabetu kopuruak, eta aurten ere horixe gertatu da. 1.311 langabeturekin bu­katu da hilabetea Hernanin, 46.044rekin, Gipuzkoan, eta 167.762rekin EAEn.
Kontratazio kopurua igo­tzeari esker jaitsi da lan­ga­be­zia tasa. Azken hiruhilekoan kontratu gehiago egin dira; gehienak, aldi baterakoak, baina mugagabe kopuruak ere gora egin du. Zerbitzuen sek­torean egin dira kon­tratazio gehien. Gizonezko gehiago kon­tratatu da emakumezkoak baino, eta emakumezko gehiago dago paroan Her­na­nin. Hala ere, biztanleriaren erdia baino gehiago da emakumezkoa; Eustateko 2013ko datuen arabera, Her­nanin 19.757 biztanle daude; ho­rie­tatik 9.728 dira gizonez­koak, eta 10.029 emaku­mezkoak.

Aste Santuan hasitako beheranzko joerak, jarraipena
Urtarrilean eta otsailean gora egin zuen langabetu kopuruak Hernanin, eta baita martxora bitartean ere. Baina apirilean behera egin zuen, eta Aste San­tutik aurrera ere be­hera egin du hilero: apirilean 1.424 ziren langabetuak; maia­tzean 1.391; eta ekainean, 1.311.

Emakumeak eta helduak, gehienak
Langabetuen artean, gehiago dira emakumezkoak, eta 45 ur­tetik gorakoak, denak. Api­rilean, 717 emakume zeuden lan­gabezian, 45 urtetik gora­koak, eta 707 gizon, 25 eta 44 urte artekoak.
Maiatzean, emakume lan­­gabetuak 711 ziren, 45 ur­tetik gorakoak, eta gizo­nak, 680, 45 urtetik gora­koak, baita ere.
Ekainean, berriz, 683 ema­kume erregistratu dira pa­ro­an, 45 urtetik gorakoak, eta 628 gizon, 25 eta 44 urte artekoak.

Zerbitzuen sektorean mugimendu haundiena
Datuak sektoreka banatuz gero, zerbitzuenean nabari da, hilabetez hilabete, mu­gi­mendu gehien, eta joera bera da beti.
Zerbitzuen sektorean dago langabetu gehien. Ekainean, 822. Industrian, 208; erai­kuntzan, 138; eta neka­za­ritzan, 33.
Baina kontratazioei dago­kienean ere, zerbitzuen sek­to­rean egin dira gehien: 373, hain zuzen. Industrian, be­rriz, 151 egin dira; erai­kun­tzan 26, eta nekazaritzan, bat bera ere ez.
Kontratazio motari dago­ki­onez, sektore guztiak kon­tuan hartuta, aldi baterakoak dira gehientsuenak. Hala ere, mugagabeek goranzko joera hartu dute apiriletik hona. Apirilean, 20 gizoni eta 17 emakumeri egin zitzaien kontratu mugagabea. Maia­tzean, 12 gizoni, eta 16 ema­kumeri. Eta ekainean, 13 gizoni eta 17 emakumeri.

Datuak hobeak, lehengo urtearekin konparatuta
Urtarriletik ekainera bitar­teko datuak hobeak izan dira aur­ten, lehengo urtean bai­no, hilero, eta joera ere ho­be­xeagoa izan da. Hau da, 2013an, urtarriletik otsailera igo egin zen langabetu ko­purua, martxoan zertxobait jaitsi eta apirilean eta maia­tzean berriro igo. Ekainean, behera egin zuen, baina irai­lera bitartean, gora. Aurten, urtarriletik martxora bitar­tean egin du gora langabetu kopuruak, eta ordutik hona, behera.
 Zifrak, nabarmen hobeak dira aurten. Hilero hilero lehengo urtean baino lan­gabetu  gutxiago izan da, eta ekaina bukatzean, lehen­go urtean baino 122 langabetu gutxiago erregistratu da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!