Villabonako Santio Jaietako I. Bola Txapelketa antolatu da larunbaterako, eta bolari hernaniarrak bertan izango dira. Izenematea 10:00etatik 11:30etara izango da, Errebote plazan (eguraldi txarrarekin, ikastolan). Helduen tiraldiaren ondoren, umeen txanda izango da.