Gaur botako dute txupinazoa Astigarragan eta Aranon

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 24a, 02:00

Azken egunetan Santio jaietarako motorrak berotu dituzte, baina gaur botako dute txupinazoa, 19:00etan Astigarragan eta 18:30etan Aranon.

Atzo gozatu ederra hartu zuten Astigarragako gaztetxoek, egun osoan zehar izan baitzituzten ludoteka, tailerrak, txirristra irristakor bustia... Asteburuan ere, Santio jaietarako motorrak berotzen hasi ziren. Baita Aranon ere.
Dena den, jai ofizialak gaur hasiko dituzte bi herrietan, eta igandean bukatu. Asti­garragan bi txupinazo izan­go dira: eguerdiko 12:00e­tan txikia, Xaguxarrek antolatua eta buruhaundi, erraldoi eta txistulariek lagunduta; eta arra­tsaldeko 19:00etan ofiziala. Txalapartariak izango dira bertan, eta odol-emaileen el­karteko ordezkariek botako dute txupinazoa.
Aranon, berriz, 18:30etan botako dute itxaferoa, eta segidan, bonba japonesak eta buruhaundiak izango dira.

Argazki lehiaketa Astigarragan
Astigarragako Santioetan, ar­gazki lehiaketa ere izango da, Gazte Asanbladak antolatuta. Abuztuak 3 arte bilduko dira: astiarrako.gazteasanblada@gmail.com.

Haurrentzako jolasen argazki guztiak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!