Gaur bete da astebete Karmen Egunetik, eta bezperan, hilaren 15ean, ospakizun ederra izan zen Goizuetan. Batetik, tortilla txapelketa antolatu zen arratsaldean, eta asko izan ziren sukalde lanetan animatu zirenak. Epaimahaikideek ez zuten lan makala izan hainbeste tortillaren artean onena aukeratzen, baina bakarra izaten da beti irabazlea: kasu honetan, Mertxe. Pilik eman zion saria, pozik. Txapelketa bukatuta, eta sua piztu bitartean, bapo afaldu zuten bertaratutako guztiek. Eguna bukatzeko, suaren gainean saltoka aritu ziren ausartenak, eta ikusmiran, gainontzekoak. Lau urte badira Karmen bezperan sua pizteko ohitura berreskuratu zutela, eta beste horrenbeste urtetan jarraitzeko asmoa badute. Argazki gehiago www.kronika.net.