Urumeako pala txapelketa eta kotxe klasiko erakusketa, festen preludio

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 23a, 02:00

Bihar hasiko dira festak Aranon, baina dagoeneko hasiak dira festa giroa pizten. Igandean pala txapelketa antolatu zuten, eta bertan hartu zuten parte jokalari aranoarrek, goizuetarrek, hernaniarrek, oiartzuarrek eta donostiarrek. Mutiletan Iñaki eta Eneko Lujanbio izan ziren garaile; Zubillaga-Arostegi bigarren; Kerejeta-Garcia hirugarren; eta Legarreta-Kerejeta laugarren. Nesketan, Alaitz eta Idoiak irabazi zuten; Susi eta Marta izan ziren bigarren; Eider eta Maitane hirugarren; eta Marijo eta Mirari laugarren. Ondoren elkarrekin bazkaldu zuten parte hartzaile guztiek. Horrez gain, kotxe klasikoen erakusketa ere izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!