Partiduz partidu lanean fin, pelotari hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 23a, 02:00

IV Buruntzaldeako beste bi finalerdiak gaur jokatuko dira Hernanin, 18:00etan. Bestalde, Arrieta, Ojuel, Gorrotxategi eta Aizpitartek lan bikaina egin dute hainbat finaletan.

Hernaniko pelotariak lanez lepo eta txukun baino txu­kunago ari dira.
Gaur bertan, IV Buruntzal­de­ako finalerdietako beste bi partidu jokatuko dira, 18:00e­tan, kiroldegian: kade­teetan, Aranbarri-Aranguren, Aristi-Zenekortaren kontra; eta seniorretan, Esnal-Aiz­pitarte, Galarraga-Mujikaren kontra.
Bestalde, lehengo larun­batean bukatu zen Hernaniko 4/5ko Txapelketa. Infanti­le­tan, 18-5 irabazi zion Gari­koitz Arizmendik Ohian Zu­gas­tiri, aise. Kadeteetan, be­rriz, Xabat Pagola izan zen garaile, 22-10, Ander Lazkano­ren aurka. Hiru astez min har­tuta egon bada ere, ga­raipen erosoa lortu zuen Pa­golak. Azkenik, seniorretan, Iñigo Urkizuk irabazi zion Josu Altunari, 22-14, nahiko partidu berdinduan.
Azkenik, maila ezinhobea dutela erakutsi dute azken egun hauetan Ioritz Arrietak, Paul Ojuelek, Aitor Gorro­txategik eta Eneko Aizpi­tartek, hainbat txa­pel­ketatako fina­letan lan bikaina eginda.

Arrieta, Europako txapeldun
Ioritz Arrieta Bartzelonan izan da Europako Txapelketan, Ar­kaitz Peñas nafarrarekin. 10 tan­totako 2 joko jokatzen dira, eta irabazi egin zieten ipa­rral­deko bikoteari (10-2 eta 10-1) eta finalean, Huarteko biko­te­a­ri (10-3 eta 10-4). Horrela, Eu­ro­pako txapeldun eta Espai­niako azpitxapeldun izaten bu­katu du denboraldia Arrietak.
Irailean Mexikon jokatuko den munduko txapelketarako ere deitu dute Arrieta, baina ezin izango du joan, ikasketak direla medio.

Ojuel, Gorrotxategi eta Aizpitarte, bi finaletan
Bestalde, Paul Ojuel bi fina­le­tan aritu da. Alegiako Txa­pel­ketan Tabar nafarrarekin jo­katuta irabazi zuen finala, 22-10, Urretabizkaia eta Gorro­txategi hernaniarraren kon­tra, ia batere lehiarik gabe. Añorgan, berriz, Jolas Etxea Txapelketako finala galdu egin zuen Ojuelek elite mailan, Aitor Diazekin jokatuta, Urbieta II eta Perezen aurka (22-15).
Aizpitartek ere jokatu zuen txapelketa honetan, promesa mailan, Ugalde oiartzua­rra­re­kin; galdu egin zuten, 22-20, Arteaga-Erasunen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!