Bideo emanaldia eta Axketa mendira irteera, laster

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 24a, 02:00

Gazte Asanbladatik sortutako Axketa Mendi Taldeak ekintzak antolatzen jarraitzen du. Hilaren 31n bideo emanaldia eta afari mokadua izango dira Gaztetxean, eta abuztuaren 2an Axketa mendira irteera egingo dute; izenematea zabalik dago.

«Axketa mendia da Her­na­niko mugen barruan dagoen tontorrik altuena, 835 me­trorekin. Horrexegatik jarri diogu mendi taldeari izen hori, eta horrexegatik antolatu dugu Axketako tontorrera hurrengo irteera», azaldu dute Hernaniko Axketa Mendi Taldeko kideek.
Duela gutxi sortu da taldea, eta dagoeneko ekintza bat baino gehiago antolatu dituzte. Datozen egunetarako ere gehiago prestatu dituztela jakinarazi dute.
Txindokiko argazkiak eta bideo emanaldia
Hilaren 31rako jarri dute hurrengo zita. Gaztetxean elkartuko dira, 21:00ak aldera, eta bokadilloak, 3 euroan, eta sagardoa, 2,5 euroan izango dira, afari mokadua egiteko.
21:30ak edo 22:00ak in­guruan, berriz, proiekzio­arekin hasiko dira. Batetik, Txindokira egindako irteeran ateratako argazkiak ikusiko dituzte, eta bestetik, Mendia Xtreme dokumentala ikusteko aukera izango da.

Abuztuaren 2an, Axketara
Abuztuaren 2an, berriz, Ax­ke­ta­ko tontorrera, Hernaniko altue­ne­ra irteera egingo da. Ize­ne­matea ire­ki­ta dago Aker, Ga­rin, Zintzarri eta Goiz Ar­gin, 5 eu­­roan; pintxoak, boka­di­lloak eta sagardoa, hamaiketakorako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!