Hernaniko Daiteke enplegurako aholkularitza zentroak ikastaro trinkoa antolatu du abuzturako, lana bilatzen laguntzeko, Hernaniko Udalaren laguntzarekin, eta izena emateko epea bihar bukatuko da.
Ikastaroa abuztuan emango da, asteartero, goizeko 09:15etatik 12:15etara, eta adin eta lan-eskarmentu desberdina duen langabetuei zuzendua dago. Ikastaroan parte hartu ahal izateko baldintzak dira Hernanin erroldatuta egotea eta informatikako oinarrizko ezagutza izatea.
Izena emateko azken eguna bihar da. Horretarako, idatzi jaionea@daiteke.com helbidera, edo deitu 943 57 54 24 telefonora.
Taldeko lana eta bakarkako tutoretzak
Ikastaroa emango da abuztuaren 5, 12, 19 eta 26an, goizeko 09:15etatik 12:15etara. Klase horietako bakoitzean taldeka egingo da lana, eta landuko diren gaitasunak izango dira lan bilaketarako tresnak, gaitasunak, trebeziak...
Bestalde, banakako tutoretza saioak ere egingo dira astean zehar, ordubetekoak, aste horretan emandako gaiak menperatu ahal izateko.
Izenematea, bihar arte
Ikastaroan gehienez ere 12 pertsona onartuko dira. Bertan parte hartzeko Hernanin erroldatuta egon behar da, langabetua izan, eta oinarrizko informatika ezagutzak eduki.
Biharkoa da izena emateko azken eguna, eta horretarako, email bat idatzi jaionea@daiteke.com helbidera edo deitu 943 57 54 24.
Ikastaroko programa:
Abuztuak 5
- Taldearen aurkezpena.
- CV eta aurkezpen gutuna.
- Sormenaren garrantzia.
Abuztuak 12
- Lanbide.net
- Enplegu atariak.
- Sare-sozialak.
- Autokandidatura.
Abuztuak 19
- Hautaketa prozesua.
- Talde dinamikak.
- Lan elkarrizketak.
Abuztuak 26
- Ikasitakoa abian jarri.
- Ebaluaketa.