Denboraldia agurtu zuten ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 23a, 02:00

Aurten ere, ekaina eta uztailean zehar, futbolean aritzeko aukera izan dute 4-9 urte bitarteko umeek, Joxan, David eta Txanpiren eskutik.  Joseba Barandiaran plazan elkartu dira astelehen, asteazken eta ostiraletan eta arratsalde pasa ederrak egin dituzte futbolean arituz. Santioak hastear direnez, ostiralean agurtu zuten denboraldia. 100 bat ume elkartu ziren azken egunean. Futbolean aritzeaz gain, dominak ere jaso zituzten. Eguraldiaren eraginez, partidu bat jokatu gabe geratu zirela azaldu diote Kronikari eta ikasturte hasieran jokatuko dute ziurrenik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!