Udalak diru laguntza emango du honako egitasmoetan: Euskara ikasteko (15.615 euro); Merkataritza eta enpresa alorretako errotulazioa, irudi korporatiboko elementuak, web orria edota programa informatikoak euskeraz jartzeko (2.606 euro); Aisialdiko begirale eta zuzendari titulua ateratzeko ikastaroa euskeraz egiteko (5.000 euro); eta Euskerazko udako ikastaroetarako (5.000 euro). 2013-14 ikasturtean edo 2014 urtean egindako jarduerak izan beharko dute. Diru laguntzak eskatzeko epea, irailaren 30era arte izango da. Merkataritzako ekimenari dagokionean, urte bukaerara arte izango dute epea. Dokumentazioa eta informazioa lortzeko, Udal erregistrora jo behar da.