Urumeako lehenengo Blues & Surf jaialdia izan zen larunbat gauean, Astigarragan. Lee Junior & His Band taldearen txanda izan zen hasteko. Asturias eta Donostiako talde honek, blues eta rock and roll doinuekin girotu zuen plaza. Ondoren, Surfin Burritos Bartzelonako surf eta garage estiloko taldeak jo zuen.