Tortilla lehiaketa eta igela, nobedadeak

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 23a, 02:00

Galtzaur jubilatu elkar­teko kideak ere ez dira aspertuko festa hauetan. Bihar, toka lehiaketa (10:30) eta bazkaria (14:00) izango dituzte, eta larun­batean, Santa Ana Egune­an, bingoan arituko dira (18:00). Azken egunean, aurtengo nobedadeen txanda izango da:  Igel Txapelketa (10:30) eta patata tortilla lehiaketa (11:00).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!