Haur eta gazteentzako parkeak izango dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 23a, 02:00

Foru plazan pista irristakorra egongo da; pelotalekuan, Tringili Trongolo; eta Apeztegin, burbuila puzgarria. Feriak gaur irekiko dira.

Haur eta gaztetxoek goza­tzeko eguna izango da gaur. Izan ere, hiru parke jarriko dituzte ekintza desberdine­kin: Foru plazan, Slide jarriko dute, hau da, 10 urtetik gorakoentzako pista irrista­ko­rra. Pelotalekuan, berriz, Tringili Trongolo egongo da; hain zuzen, haurrentzako ludoteka, hondar eta galleta tailerra, kinekt pantailak eta makillajea. Eta Apeztegi plazan, Bubble Soccer  burbuila puzgarria jarriko dute. Horien barruan sartuta, futbolean aritzeko eta beste jokalarien kontra jotzeko jokoa da. Parkeak goiz eta arratsalde egongo dira: 11:30-13:30 eta 16:30-19:30.
Horrez gain, feriak irekiko dira gaur 12:00etatik aurrera eta txartelak merkeagoak izango dira.

Txupinazoa, bazkaria,
ur jokoak... bihar

Txupinazo txikia izango da bihar eta ondoren bazkaria egingo dute Xaguxarrek anto­la­tuta. Arratsaldean, ur joko­ak eta txokolate jatea izango dira.

Txirrindularitza proban, izen ematea
Ostiralean, haurren txirrin­du­laritza proba egingo da Arrobitxulon (2003-2010ean jaioak) eta izena eman behar da: kiroldegian, aurrez, edo egunean bertan, 09:30e­ta­tik aurrera. Aurrez izena emateko go­men­datu dute. Adinaren ara­bera, 4 talde egingo dituzte eta probak desber­dinak izango dira.
Ostira­lean, aulki jokoa, txokolatada, joko tradizio­na­lak eta sokamuturra ere izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!