Herri bazkarirako eta barrikoterako txartelak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 23a, 02:00

Festetan zehar, bazkari des­­berdinak izango dira elkar­te eta taldeek antola­tuta. Igan­dean, berriz, bazka­ri herrikoia anto­latu du Uda­lak Foru pla­zan eta txartelak erosgai daude Kaizo­ku, Ikatza eta Txiki tabernetan, udaletxe, kiroldegi eta kultur etxean. Bihar da erosteko az­ken egu­na. Menua: entsalada, saihes­­kia eta ijito-besoa (15 euro). Bazkarian izango dira Ka­ta­lunyatik etorritako elkar­tee­ta­ko 115 kideak, bazkaldu aurretik Katalunyako Basto­ners taldeko dantzariek ema­nal­dia eskainiko dute eta bazkalostea,  grallersen doinu­ek alaituko dute.

Barrikotea, ostiralean
Hileko azken ostiraleko kon­tzen­trazioaren ostean, barri­ko­­tea egingo dute txosnan eta txartelak salgai daude Zipo­tzan (15 euro). Menua: txorixo egosia, ganba eta gula nahas­kia, oilasko errea patata eta le­txugarekin eta etxeko postrea.
Beste hainbat bazkari ere egin­go dira: bihar, Xaguxa­rrena, Gaz­tele­kukoa eta Galtzaurre­koa; larunbate­an, gazte bazka­ria eta Santa Anakoa. Horieta­ra­ko ez dago txartelik jada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!