Pelotari kalea, itxita

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 23a, 02:00

Ferien eta hainbat ekintzen eraginez, trafikoan aldaketak izango dira.

Astelehenera arte, Donos­tia ibilbidea itxita egongo da errotonda haunditik poligonoko sa­rrera irteeraraino. Autobus pa­radak Poligonoko sarrera irteerara aldatu dira eta ondorioz, autobusa ez da herrigunera sartuko. Pelotari kalea ere moztuta egongo da Kale Nagu­siraino, umeentzako atrakzioak edo feria egongo delako. Joseba Barandia­ran plaza eta Anuskako Kale Nagusiko tartea norabide bakarrera aldatuko da, herrigunerantz. Herrigune­rako sarrera irteerak Galtzaur kaletik eta Iparralde bidetik egin beharko dira.
Horrez gain, ostiralean, hau­rren­tzako txirrindulari pro­ba egingo da Arrobitxulon eta 09:30etatik aurrera, trafiko mozketa puntualak egingo dira. Eta igandean, musika ikuskizuna dela eta, 12:30eta­tik 14:00etara Kale Nagusia itxi egingo da, Gal­tza­urreko elkagunetik Mur­gia­rai­no. Gauean, berriz, Corre­foc-aren eraginez, Kale Nagu­sian, Santio Zeharrean eta Donostia pasealekuan trafiko mozketak egingo dira 22:30etatik 23:30etara. Donostia ibilbideko trafikoa Bidebitarte poligono barrutik desbideratuko da, Urumea Berritik, bertan egin den eraikin berriaren ondoko errepidetik.
Trafikoari dagokionean, astelehenean kenduko dira feriak eta horiek kendu ahala, udaltzainak kaleak irekitzen hasiko dira. Ez dute zehaztu ordutegia.

Segurtasun neurriak
Correfoc-aren harira, segur­ta­sun neurriak hartzeko go­mendatu du Udalak. Ikuski­zun piroteknikoa denez,  go­mendatu dute leiho, ate eta erakusleihoetako kristalak pa­per gogor edo kartoiarekin ba­besteko, toldoak biltzeko eta jendeak arropa bakero eta bu­ru­rako estalkia eramateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!