Urtean 108.300 euro erabiltzen dira festetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 23a, 02:00

Jaietako aurrekontua eta egitaraua ikusgai dago interneten. Inkesta bat ere jarri dute.

Gardentasun politika­re­kin jarraitu asmoz,  jaietako aurre­kontuaren informazioa ikus­gai jarri du Udalak interneten. Udalak, bere web orrian atal berezia eman dio Santioei  eta bertan, aurten­go jaien egita­rau­az gain, ekitaldien kostuen inguruko informazioa aurki­tuko dute herritarrek. Udalak, urtean, 108.300 euro bidera­tzen ditu herrian ospatzen diren jai ezberdinetara. Inkes­ta bat ere badago, herritarrek jaien inguruko iritzia eman eta etorkizunerako proposame­nak egin ahal izateko. Hemen egitaraua eta inkesta

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!