Bost eguneko festa, gogotik gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 23a, 02:00

Ofizialki bihar hasiko dira Santio jaiak. Txikien txupinazoa 12:00etan izango da eta nagusia, 19:00etan, odol emaileekin.

Santio jaiak hasteko dena prest dago. Ofizialki bihar ha­siko dira herriko festak eta igan­dera arte luzatuko dira. 12:00etan, txupinazo txikia izango da eta 19:00etan, txu­pinazo nagusia. Aurtengo fes­tetako pregoia, Astigarra­gako Odol Emaileek irakurri­ko du­te. Akelarrea eta musi­ka ere ez dira faltako, festak hasteko. Dena dela, gaur ere izango da zerekin gozatu. Haur eta gaz­teentzako par­keak anto­la­tu dituzte Foru plazan, pelota­lekuan eta Apeztegi plazan.
Ostirala eta larunbata, be­rriz, indarrean datoz San­tio eta Santa Ana eguna izanik. Az­ken egunean, bazkari he­rri­koia izango da, bestek beste.

GAUR
11:30-13:30 eta 16:30-19:30
Haur eta gazteentzako parkeak:
- Slide Foru plazan,  10 urtetik gorakoentzako pista irristakor bustia.
- Tringili Trongolo pelotalekuan. Haurrentzako ludoteka, hondar eta galleta tailerra, kinekt pantailak eta makillajea.
- Bubble Soccer burbuila puzgarriak Apeztegi plazan. Horien barruan sartuta futbolean aritzeko eta beste jokalarien kontra jotzeko jokoa 10 urtetik gorakoentzat.
12:00 feriak irekiko dira eta gaur txartelak merkeago egongo dira.

BIHAR
10:30 Toka lehiaketa Norberto Almandoz plazan, Galtzaur elkarteak antolatua.
12:00 Txupinazo txikia, Xaguxar elkarteak antolatua, eta ondoren  
buruhaundi eta erraldoiak txistulariek lagunduta.  
14:00 Herri bazkariak:
- Foru plazan Xaguxar elkarteak antolatutako haur-bazkaria.  
- Joseba Barandiaran plazan gaztelekuko kideentzako bazkaria.
- Galtzaur elkartean erretiratuentzako bazkaria.
16:00 Txof, ur jokoak Foru plazan: ur pistolak, puxiken katapulta, ontzi iraultzea, ur esferak....
18:00 Txokolate jatea Foru plazan, Xaguxar elkarteak antolatua
19:00 Txalapartariak, pregoia Astigarragako odol emaileen taldeko ordezkarien eskutik eta txupinazoa.
19:30 Akelarrea. Kalejira Hernaniko dultzaineroek lagunduta, Norberto Almandoz plazan hasiko da.  
20:00 Gazte Asanbladaren txosnaren irekiera
21:00 Akelarrea. Antzezpena Murgia jauregiko lorategian.
23:00 Abiba diskoteka Joseba Barandiaran plazan.
23:00 Revolutionary Brothers, Deskode, DJ Xemark eta DJ Holgado txosnaren karpan, Gazte Asanbladak antolatua.

OSTIRALA, SANTIO EGUNA
07:00 Aulki jokoa eta txokolate jatea Hernaniko dultzaineroekin Foru plazan, Xaguxar elkarteak antolatua.
Saria: Kako jatetxeak eskainitako bi lagunentzako bazkari edo afaria.
09:30 Astigarragako Txirriskla taldeko txistularien diana.
10:00 Haurrentzako VII txirrindulari­tza proba (2003-2010 artean jaioak) Arrobitxulo kalean. Bukatzean, jokoak ondoko plazan.
Ondoren, haurrentzako joko tradizionalak (4 urtetik aurrera) Mundarro plazan: lokotxak biltzea, zaku-lasterketa, sokatira.... Aurrera Mutilak Realeko peñak antolatua.
11:00 Meza Nagusia, Santiagomendiko ermitan.
12:30 Udalbatzaren soka-dantza Foru plazan.
13:00 The Mckensy’s clan band musika eta animazio ibiltaria Foru plazatik abiatuta.
18:00 Astigar taldearen dantza erakustaldia pelotalekuan.
18:30 Artexivú perkusio eta dantza afrikarrak. Tailerra txosnan eta ondoren emanaldia Sagardo plazan.
19:30 Santa Ana eguneko idi-demako idi pisaketa Foru plazan.
20:00 Pasai txaranga.
20:00 Sokamuturra txikia Foru
plazan.
20:00 Hileko azken ostiraleko
kontzentrazioa J. Barandiaran plazan. Ondoren, barrikotea txosnan.
23:00 Laiotz taldea Joseba Barandiaran plazan.
23:00 Sahats Soul, Pablo Hassel, Indeseable eta Meltdown taldeak txosnaren karpan, Gazte Asanbladak antolatuta.
23:45 Larrain-dantza herrikoia Foru plazatik abiatuta.

LARUNBATA, SANTA ANA EGUNA
09:30 Zubietako joaldunak.
Estanga trikitilariak.
10:00 XIV. Iker Ruizen oroimenezko 3x3 Saskibaloi Txapelketa kiroldegian, Mundarro elkarteak antolatua. Sariak, 18:00etan banatuko dira.
Santa Ana Eguneko jarduerak,
Foru plazan
11:30etatik aurrera:
- Euskal Herriko gaztagileak: artisauen erakusketa eta salmenta
- Sagardo dastaketa.
- Idi dema 1.700 kiloko harriarekin.  
- Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Unai Agirre.
13:45 Kontzentrazioa udaletxeko plazan: Epaiketa politikorik ez!
14:00 Gazte kalejira dultzaineroekin, Foru plazan hasita.
14:30
- Gazte bazkaria txosnako karpan.
- Santa Anako bazkaria.
17:00 Sugarri show fanfarrea.
18:00 Herri kirol jaialdia Foru plazan: gazteen arteko baso-lanetako probak eta herriko auzoen arteko norgehiagoka Goldea eta Zipotza elkarteek antolatua.
18:00 Bingoa Galtzaur elkartean.
20:00 Musika eskolako Eira taldea Joseba Barandiaran plazan.
20:00 Hegaluze pintxoak eta Gernikako piperrak parrillan erreta Joseba Barandiaran plazan.
22:30 Tast de foc, tinbal eta su
ikuskizuna Kataluniako Diables Vacarisses taldearen eskutik Foru plazan.
23:30 Skasti taldea Joseba Barandiaran plazan.
01:00 Zerrien Lirika eta Trakets
taldeak txosnaren karpan Gazte Asanbladak antolatua.

IGANDEA
07:00 Barrene herrikoia pelotalekuan Gazte Asanbladak antolatua.
10:30 Igel Txapelketa herrikoia Norberto Almandoz plazan Galtzaur elkarteak antolatua.
11:00 Patata tortilla lehiaketa eta dastaketa barrikotearekin Norberto Almandoz plazan Galtzaur elkarteak antolatua.
12:30 ‘Gure musikari haundiak’ kalejira: 8 musikari zuzenean eta 5 erraldoi. Oreka TX, Kukubiltxo eta Lekeitioko nazioarteko kale antzerki jaialdiak sustatua. Kale Nagusia eta Galtzaur kalearen elkargunetik abiatuta.
13:45 Terrassako bastoners dantza taldea Foru plazan.
14:00 Bazkari herrikoia Foru plazan.  Entsalada, saiheskia eta ijito-besoa (15 euro). Bihar arte txartelak salgai, kultur etxean.  
Bazkalostean,  Hernaniko dultzaineroak.
16:30 Pala erakustaldia urritasun fisikoa duten kirolarien eskutik.
Ondoren, Pala Txapelketa Hernani eta Astigarragako nesken artean.  
Jarraian, X. Esku pelota Jaialdia J.L. Berakoetxearen oroimenez.
18:00 ‘Little big man’ Cie Sterenn konpainia frantsesaren eskutik erdi txotxongilo erdi gizon diren panpinen esketx barregarriak Joseba Barandiaran plazan.
19:30 Jon Urbieta DJa Joseba Barandiaran plazan.
22:30 Diables Vacarisses Kataluniako taldearen Correfoc-a Foru plazatik Donostia pasealekuan zehar (Nabarra Oñatz kalearen
ondotik).
23:30 III. Astigarragako film laburren lehiaketa txosnan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!