Koadrila giro ederrean pasa dituzte Bertso Olinpiadak

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 22a, 02:00

Ez-Gurasoen edo Gurasoen taldeak irabazi ote zituen probak, ez dago oso argi. Argi gelditutakoa, giro aparta eta lagunarte bikaina lortu zituztela.

Bertso Eskolak antolatuta, Bertso Olinpiadak egin zituzten duela astebete Ereñotzun, eskolako kideen harremanak sendotze aldera, eta «egun zoragarria» pasa zutela azaldu dute.
Bi taldetan banatuta egin zituzten 6 probak: guraso direnak eta ez direnak. Badirudi Ez-Gurasoek irabazi zutela Hernani-Iñatzu krossean, Iñatzu-Kaxeta-Iñatzu bizikleta klasikan, paella txapelketan, eta musean. Ez-Gurasoen taldeko kide baten esanetan, «Gurasoen taldeko ume ba­tzuek ere nahiago zuten gure paellatik jan!». Gurasoen taldeak, berriz, palan irabazi zuen; Kronikak lortutako iturriaren arabera, ordea, «umeak frontoira traba egitera aterata!».
Azkenik, azpimarratu dute bertsotan denak izan zirela garaile, eta datorren urtean errepikatzeko moduko egun zoragarria pasa zutela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!