Azken aukera izena emateko abuztuko igeriketa ikastaroetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 22a, 02:00

Hastapeneko 3 ikastaro emango dira abuztuan, eta larunbatean bukatuko da izenemate epea. Prezio merkeagoa dute kiroldegiko abonatuek.

Helduentzako eta haurren­tzako igeriketa ikastaroak emango dira abuztuan Her­naniko kiroldegiko pistinan, eta izena emateko epea la­runbat honetan bukatuko da.

Helduentzako ikastaroak: hastapenekoak eta haurdunei zuzenduak
Helduentzako bi ikastaro mota antolatu dira. Bata hastapenekoa izango da, egunero, goizeko 08:00etan. Kirol­degiko abonatuek 54,10 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez abonatuek, 92,90.
Helduentzako antolatutako bigarren ikastaroa haurdun daudenei zuzendutakoa izango da. Hau astearte eta ostegunetan emango da, eguerdiko 13:15etan. Kirol­degiko abonatuentzako prezioa: 44,35 euro. Ez abonatuentzako: 71,75 euro.

Ikastaroak izango dira 3-4 urteko haurrentzat, 5 urtetik gorakoentzat, eta helduentzat.

Haurrentzako hastapeneko ikastaroak, dakitenentzako eta ez dakitenentzako
Haurrentzako antolatutako ikastaroak ere hastapenekoak izango dira, baina maila desberdinak izango dira. 3-4 urte dituzten haurrek, eta pixka bat igerian dakitenek, astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dituzte klaseak, 09:15etan (86,40 euro abonatuek; 147, 60, ez abonatuek). Igerian ez dakiten 3-4 urtekoek, berriz, astearte eta ostegunetan izango dituzte klaseak, 09:15etan (57,60 euro abonatuek; 92,15, ez abonatuek).
5 urtetik gorako haurren­tzat ere izango dira ikastaroak. Igerian ez dakitenentzat, egunero, 10:10etan. Zertxobait dakitenentzat, berriz, bi aukera izango dira: egunero, 11:10etan, edo egunero, 12:10etan.
Hiru ikastaro hauen prezioa 78,95 euroko da kiroldegiko abonatuentzat, eta 124,20 eurokoa, ez abonatuentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!