Osiñagako Mus Txapelketako irabazleak Juan eta Mikel Garmendia urnietarrak izan dira. Txapelak eta txerrikumeak irabazi dituzte. Azpitxapeldunak, Pantxo eta Jose Leon izan dira; hirugarrenak, Bizente Arnaiz eta Fernando Narro; eta laugarrenak, Jose Luis Toledotxiki eta Iñigo Izeta. Osiñagako Auzo Elkarteak eta auzoko sagardogileek zorionak eman nahi dizkiete irabazleei eta eskerrak parte hartzaile guztiei. Bestalde, aurtengo saskiaren sariduna Mª Dolores Murua izan da, Altzueta baserrikoa. Zorionak!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!