MªPilar Merinorentzat 500 euroak

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 10a, 01:00

Dorronsoro okindegiak urtero egiten du zozketa Gabonetan, eta aurten Mª Pilar Merinorentzat izan da 500 euroko sari preziatua. Lehenengo zozketan irabazi zuen zenbakiaren sariduna ez zen azaldu, eta berri egin behar izan zuten. Bigarren zozketan Merino izan zen saritua. Joxe Dorronsoro nagusiak eman zion saria. Dorronsoro Okindegiak zorionak eman nahi dizkio Merinori, eta eskerrik asko bezero guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!