kaxkoko bizilagunentzat iristear da egun haundia, Karmen eguna. Ostiralean festa eguna izango da Kaxkoan, goizeko aurreneko ordutik, gauerdira arte. Dianarekin hasiko da festa eguna, eta egun osoan zehar izango dira, besteak beste, haurrentzako ekitaldiak, bazkaria, Alkate berria izendatuko dute, karta jokoak, lehiaketa, eta jendetza biltzen duen sardin jatea.
Diana, meza
eta haurrentzako jokoak
txupinazoaren aurretik
Festa eguna ofizialki eguerdira arte ez da hasiko, baina goizeko aurreneko ordutik izango da jai giroa Kaxkoan. 09:00etan Dianak esnatuko ditu Kaxkoko bizilagunak, eta ordu berean meza izango da, Agustindarren elizan.
Goizean baita ere, umeak izango dira protagonista Kaxkoan, Udaleku irekietako begiraleek antolatua, jokoak egingo dituzte kaleetan barrena.
Mª Teresa Azurmendi
izango da Kaxkoko alkate berria
Eguerdiko 12:00etan botako dute festei hasiera emango dien txupinazoa, eta handik aurrera gauerdira arte izango dira ekitaldiak. Txupinazoaren ondoren, izango da eguneko ekitaldi nagusienetakoa. Maria Jesus Iturbek pasako dio alkate testigua, makila, Mª Teresa Azurmendi alkete berriari. Mª Teresak lan asko egin du urte guzti hauetan Kaxkoaren alde, eta festak egitearen alde. Bera izan zen karta jokoak berreskuratzearen arduradunetako bat, hala adierazi dio Kronikari Isabel Carrascok, festen antolatzaileetako batek.
Alkatea izendatuta, ohiturei jarraituz, omenaldia izango da Kaxkoan. Aurtengo omendua da Isabel Setien, udaletxeko arkupetan Mokoko Maixabel bezala ezaguna. Isabelek 50 urte daramazki udaletxo arkupetan momentuan momentuko barazki eta loreak saltzen.
Segidan, arratsalderako indarrak hartzeko, Plaza Berrin bilduko dira Kaxkoko bizilagunak, herri bazkariaren bueltan. Bazkaria eguerdiko 14:00etan izango da, eta txartelak aldez aurretik erosi behar dira Onddi Tabernak, eta Miguel Lujanbiok ere baditu.
Karta jokoa, lehiaketa
eta sardina jana arratsaldean
Arratsaldean, 16:00etan hasita, karta saioak izango dira Kardaberaz kalean jarriko dituzten mahaietan. Bikote mistoek, zein emakumezkoez osatutakoek hartu dezakete parte. Eta jokoekin jarraituz, bi ordu beranduago, toka eta igel jo-
koak izango dira, kale berean.
Umeentzako ere izango dira jokoak arratsaldean, Plaza berrin. 17:00etatik 19:00etara Gaztelu puzgarriak jarriko dituzte, eta tartean, txokolatea jateko aukera ere izango dute.
Gauerako plana ere ez da makala izango. 20:00etan erakuslehioen lehiaketako sari banaketa egingo dute, eta Kaxko auzo elkarteko zuzendaritza berria aurkeztuko dute. Ordu berean baita ere, musikaz lagunduta, nahikoa sardina jateko aukera izango da Plaza Berrin, hain zuzen 126kg. Eta festa eguna amaitzeko, 24:00ak arte dantzaldia izango da Laket talde hernaniarrarekin.
EGITARAUA
09:00 Diana.
09:00 Meza. Agustindarren elizan.
10:00-12:00 Haurrentzako
jokoak. Udalekuetako begiraleek antolatuta.
12:00 Jaien hasierako txupinazoa. Makila eskuz aldatzea. Alkate berria Kardaberaz 22 - Mª Teresa Azurmendi izango da.
Isabel Setieni `Moko´omenaldia.
Kaxkoko erakuslehioen txapelketa.
Trikitixa Kaxkoan zehar.
14:00 Herri bazkaria Plaza Berrin.
16:00 Karta saioak Kardaberaz kalean. Bikote mistoak edota emakumezkoez osatuak.
17:00-19:00 Gaztelu puzgarriak Plaza Berrin
18:00 Haurrentzako txokolate jana Plaza Berrin eta jokoak (toka, igela etab.) Kale Nagusian.
20:00 Sari banaketak eta zuzendaritza berriaren aurkezpena.
20:00-22:00 Sardina jana Plaza Berrin musikaz lagunduta.
21:00-24:00 Dantzaldia Plaza Berrin Laket taldearen eskutik.
Ondoren Festa amaierako
txupinazoa.