Yone Boutique Hernaniko taldeak Errenteriko Naturista Mª Carmen taldea hartuko du gaur, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 10a, 01:00

Hernaniko Yone Boutique areto futbol taldeak partidua jokatuko du gaur kiroldegian Errenteriko Naturista Mª Carmen taldearen kontra. Hernanik ez du oraindik partidurik jokatu Errenteriko taldearen kontra, jokatzen duten aurreneko urtea baitute, beraz dena ematera atera beharko dute, aurrez aurre zein mailatako taldea duten ez baitakite. Partidua arratsaldeko 16:30etan izango da, kiroldegian.

Bostetik bost irabazi Yone Boutique taldeak jokatutako bost partidutatik bost irabazi ditu, eta sailkapeneko bigarren postuan dijoa. Errenteriko taldea aldiz, 6garren postuan da, jokatutako 6 partidutatik 3 irabazita.

Sailkapena
1. Prexkuk   ...............16 p.
2. Yone Boutique ....... 15 p.
3. Oiartzun K.E. ........  14 p.
4. Zaldibi..................... 13 p.
5. Allerru-Jaizkibel......... 9 p
6. Naturista Mª Carmen.. 9 p
7. Ordizia K.E................ 9 p.
8. Marea Gora-Zarautz.. 7 p.
9. U.D.A. Izotz............. 6 p.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!