Gazte Asanbladatik sortutako taldea da Axketa Mendi Taldea, eta dagoeneko egin dituzte eskalatzeko paretaren inaugurazioa eta Txindokira mendi irteera. Ekintza gehiago antolatzeko eta jendea erakartzeko bilerak egingo dituzte asteartero, 20:30etan Kontrakantxa Gaztetxean. Parte hartzeko deia luzatu dute.