Datorren urtera arte agurtu dituzte Madalena jaiak. Atzo zuten egun haundia, eta txikienen jolasekin hasi zuten goiza. Arrautz karreran, Julen Cano izan zen bizkorrena. Gautxoriak esnatu ziren eguerdi parterako, eta bota zituen euri tantak txarangaren atzetik dantzan xahutu zituzten. Auzotar asko eta asko herri bazkarian elkartu ziren; 110 bat lagun, tradizioa bihurtu den paella jateko.
Arratsaldea bi ekitaldik markatu zuten: txikienak apar festan freskatu ziren; eta helduak gorputza astindu zuten, Modesto Ordokik jarritako musikarekin.
Hiru egun iraun dute aurten Madalena jaiek, eta era guztietako lehiaketak jokatu dira, tarte horretan. Sariak atzo banatu zituzten: disfraz polittena Anne Arenalena izan zen; tortilla goxoena Arene Kalletek egina; tokan punteria onena Jose Antequerak erakutsi zuen; botean, Santiago Mayo izan zen nagusi; tutean, Rosa eta Nikok eman zuten erakustaldia; eta azkenik, pokerrean, Yombik parekorik ez duela erakutsi zuen.