Finalez final dabiltza Hernaniko pelotariak. Añorgan jokatuko diren finaletan izango dira bi, gaurkoan. Aizpitartek promesa mailan jokatuko du Oiartzungo Ugalde IIarekin, Arteaga eta Erasunen kontra. Atzeko lehia gainditzen duen bikotea izango du nagusi. Bestalde, Ojuelek nagusi mailako finala jokatuko du, Diaz bizkaitarrarekin. Aurrean Urbieta II eta Perez izango dituzte. Partidu ikusgarria espero da, eta kasu honetan ere, atzelarien lana klabea izango da. Añorgan, 17:00etan.