San Inazio eguna ospatuko dute Santa Barbarako tontorrean, uztailaren 31n. Ohi bezala herri bazkaria egingo dute, eta jakinarazi dutenez, salgai daude txartelak. Kitto eta Aralarren jarri dituzte 25 euroan. Menua: marmitakoa, txuleta eta Adarragako brazo jitanoa. Deialdi berezia egin nahi dute aurten, herriko gazteak animatu eta Santa Barbarara igo daitezen.