Asier Oconek bost ordu behar izan zituen Gasteizko Half Iron Manean

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 20a, 02:00


Hernaniko hiru atleta hiru proba ezberdinetan izan dira asteburuan. Asier Oconek Gasteizko Half Iron Manean hartu zuen parte, eta 212garren postuan bukatu zuen, 5:09:10 denbora eginda. Kepa Pikabea Pasai Doni­banen jokatutako triatloian izan zen, eta 1:24:58ko denborarekin, 68. postuan bukatu zuen proba. Eta azkenik, muga pasa eta Es­l­o­bakiara joan zen zen Edu Carrera. 7:03:13 ordu behar izan zituen proba buka­tzeko; 256garren postuan helmugaratu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!