«Bilduk aparkaleku plazak kendu ditu zabor zuhaitzak jartzeko»

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 20a, 02:00

Alderdi sozialistak dio Bilduk inprobisatzen jarraitzen duela eta Lizeagako bizilagunei, lehendik ere, kendu zitzaizkiela aparkaleku plazak.

«DIRUDIENEZ Gobernu Tal­deak inprobisatu besterik ez du egiten» hitzekin hasten du Her­na­niko alderdi sozialistak, Kro­nikara bidalitako prentsa oharra. Hernaniko PSE-EEk salatu nahi du goiz batean, sorpresaz topatu zirela argazkian ikus daitekeen irudiarekin: «Konturatu ginen Larramendi kalean aparkaleku plazak ken­du zituztela zabor zuhaitzak jartzeko. Ezin duguna ulertu da, hilaren 14an Obra eta Zerbitzu Batzordea izan eta gero, ezer azaldu ez izana. Hilaren 17an, bat-batean topatu genuen aldaketa»
PSE-EEk dio, lehendik ere Lizeagan kendu direla aparkalekuak: «bidegorriaren eraginez aparkaleku asko kendu ziren. Eta aldi baterako soluzio gisa, Urumeako parkina egokitu zen. Bilduri gogorarazi nahi diogu, atez atekoaren defentsan esaten zutela, sistema honek  leku gutxiago okupatzen zuela kalean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!