Egun haundia gaur, festak borobiltzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 20a, 02:00

Adin guztietarako egitaraua antolatu dute gaur: goizean eta arratsaldean izango dira umeentzako ekitaldiak; eguerdian herri bazkarian elkartuko dira auzotarrak. Eta bukatzeko, musika eta dantza.

Euriak ez du festa eten. Hiru­ga­rren egunez, Madalena jaiak os­pa­tuko dituzte gaur, Lizeagako bizilagunek. Fest­e­ta­ko egun na­gu­sia dute gaur­koa, eta goizetik izango da zer egina. Umeen­tzako jolas eta buru­haun­diekin hasiko dute egu­na. Poteoa eta herri baz­kariak mar­katuko ditu eguer­diko orduak. Eta arra­tsaldean, de­nentzako au­ke­ra izango da: umeek apa­rra­ren festa izango dute; eta gor­putza mugitu na­hi duenak dantza, Modesto Ordo­ki­ or­kes­tra. Fes­te­tako lehia­keta guz­tie­tako sa­riak ere, arra­tsal­dean ba­na­tuko di­tuzte. Herritar guz­tiak gon­bidatuta daude, ger­turatu eta ondo pa­satzera!

GAUR
10:00, Umeentzako jolasak eta hamaiketakoa
12:00, Buruhaundiak eta herri poteoa ‘Jaixkipe’ txarangarekin.
14:30, Herri bazkaria.
16:00, Mus txapelketa Lizeaga tabernan.
16:30, Aparraren festa.
17:00, Sari banaketa.
17:15, Modesto Ordoki: Gizon Orkestra.
20:30, Jaien bukaera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!