Finalez jositako asteburua dute Hernaniko pelotariek. Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategik Alegiko txapelketako finala jokatuko dute gaur, Nagusi mailan. Aurkari izango dira. Ojuelek Tabar nafarrarekin jokatuko du eta Gorrotxategik Urretabizkaia alegitarrarekin. Partidu parekatua espero da.
Bestalde Hernaniko 4/5 txapelketako finalak jokatuko dira, 16:30etatik aurrera Kiroldegian. 31 pelotarik hartu dute parte eta hilabeteko lehiaren ostean, hauek dira finala jokatuko duten sei pelotariak: infantiletan: Garikoitz Arizmendi/Ohian Zugasti; kadetetan, Xabat Pagola-Ander Lazkano; eta nagusitan, Iñigo Urkizu/Josu Altuna.