Hamaika aukera, Madalenetaz gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 19a, 02:00

Arratsaldetik izango dira ekitaldiak: lehiaketak, dastaketa, afaria...

Madalena jaietako bigarren eguna ospatuko dute gaur, Li­zeagako bizilagunek eta ani­matzen diren herritarrek. 18:00etan le­hertuko da suziria, eta berehala, bi lehiaketa izango dira martxan: toka eta botea batetik; eta tortillarena bestetik. Sa­gardoa ere pro­tagonista izango da gaur: kata eta dastaketa antolatu dituzte. Eguneko nobedadea, koa­dri­len arteko afa­ria izango da. Eta eguna bukatzeko, bi aukera jarri dituzte: poker txapelketa eta musika Boss Music disko jartzailearekin. Festak bihar izango du segida.

18:00, Txupinazoa
18:05, Toka eta botea.
18:15, Tortilla lehiaketa: tortillak entregatzeko momentua. Era guztietakoak onartuko dira. 10 lehengoek sari berezia izango dute.
18:45, Sagardo-kata
19:15, Sagardo-dastaketa: Albe­rro, Elorrabi, Rufino, Setien, Elutxe­ta eta Iparragirre sagardotegiek.
21:30, Koadrilen afaria.
23:00, Poker-txapelketa Pacheco tabernan.
23:00, Musika ‘Boss Music’ DJarekin

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!