Termometroak 30 gradutako muga gaindutu zuen atzo, eta udaleku irekietako neska-mutilak ur eskean ibili ziren kaletik, freskatze aldera. «Bota ura, bota ura» oihuak entzun ziren han eta hemen, eta herritarrek baita erantzun ere. Urez betetako eltze, edalontzi eta botilak bota zituzten, balkoitik bera. Udaletxetik ere, mangerarekin busti zituzten, ur eskean zebiltzan gaztetxoak.