Zehaztu dituzte ordutegiak eta kuotak, ikasturte berrirako

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 18a, 02:00

Eskubaloi eskolako kideek ostiraletan izango dute entrenamendua; eta infantil mutil eta alebin neskek astearte eta ostegunetan.

Irailetik aurrera Hernaniko Es­kubaloi Taldean ibiliko di­ren neska-mutilek jakin dezakete, dagoeneko, zein ordutegi eta kuota izango dituzten.

Txikienak, ostiraletan
Eskubaloi eskolan ariko diren gaztetxoek ostiraletan izango dute entrenamendua. Kirol­degiko aurreneko pistan jasoko dituzte saioak, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
Kuotan ez da aldaketarik izango. Eskubaloi taldeak ja­kinarazi duenez, 12 euro ko­bratuko zaizkie, hileko. Beste anaien bat ere Eskubaloi taldean badabil, honen kuota %50a merkeagoa izango dela  jakinarazi dute. Eta hiru badabiltza, azken honek ez duela ezer ordainduko ere, zehaztu dute.
Eskubaloi eskolan ariko diren gaztetxoek kiroldegiko bazkide egin beharko dute, eta ezinbesteko baldintza da eskola kirolean izena emanda egotea; bestela ezingo dute ez entrenatu ez konpetitu.

Infantil eta alebinak, irailetik aurrera
Beste bi taldeen ordutegi eta kuotak ere, zehaztu dituzte: in­fantil mutilena eta alebin neskena. Entrenamen­du­ak irailean hasiko dira, astearte eta ostegunetan, seietatik aurrera. Partiduak Federazio­ak marka­tzen duen egun eta orduetan jokatuko dira; gehienetan igandetan. Bi talde hauetan ariko diren jokalariek, ez dute kiroldegiko bazkide izan beharrik.

Taldeko kide izateko aukera
Eskubaloi taldeak herritarrak animatu nahi ditu klubeko parte izatera: «taldean aritu nahi duen guztiak du aukera: jokalari gisa, delegatu edo laguntzaile bezala... Deitu 669 845 896 telefonora edo idatzi hernanieskubaloia@gmail.com helbidera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!