Udaleku irekietan dabiltza hilabete hasieratik herriko neska-mutilak. Egiten dituzten ekintzen artean bada bat, ikusmin haundia sortzen duena: ur festa. Ostiralean zuten egitekoa, baina gaurko emana dagoen beroa medio, aurreratzea erabaki dute. Beraz, bainujantzia hartu, eta Kaxkoan barrena ibiliko dira ur eske.